XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 885. urtean, Starley inglesak gurpil honi neurri txikiagoak eman eta transmisio katea ezarri zuen.

Hiru urte geroago, kamara eta neumatikoak jarri zitzaizkion, eta XIX. mendearen bukaeran, bizikletak gaur duen itxura zuen.

Baina bizikleta kiroletarako garraiorako baino egokiagoa izanik, automobilaren beharra zegoen pertsonak bakarka garraiatzeko.

Automobilaren historia, lurrin makinarekin batera hasi zen.

Lurrinaren indarrez, ibilgailuak eragin nahi ziren.

Tren makinaren asmo hau bete zen, baina automobilarekin ez erabat.

William Barnet-ek, gaseko motorea aurkeztu zuen 1 838. urtean.

Hala ere ingelesen ustetan, ibilgailu haik arriskutsuak ziren.

Automobil haien aurretik bandera gorridun gizon bat joatea agintzen zuen legeak.

1 862. urtean, metagailu batek sortutako txispaz pizten zen motore on bat asmatu zuen Jean Lenoir frantzesak.

1 872.ean, Nikolaus Otto alemanak, energia iturri garrantzitsu bat lortu zuen: lau alditako motorea.

Aldi hartan, lurrina erabiltzen zen artean automobiletan.

Dion frantzesaren lanei esker eta Serpollet-en txispa sorkailu-aren bitartez, lurrinezko motoreen neurriak txikitzea lortu zuen.

Baina 1 885.ean, Gottlieb Daimler-ek bere gasolinazko motorea egin zuen, Otto-ren lau alditan oinharriturik.

Aurreko motoreek 200 bira minutuko zituzten eta honek, 1 000.

Urte berean Carl Benz-ek, Daimler-i lehia eginaz, bere gasolinazko motorea ezarri zion triziklo bati.

Hurrengo urtean, gasolinazko lehen automobila diseinatu zuen.

Eztanda motorezko automobilaren gorakada, 1 887. urtean hasi zen.

Dunlop-i zor zaio batipat gorakada hau.

Belfast-eko kaleak koskatsuak ziren nonbait eta gurpil mazizozko triziklotan ibiltzea atsegina ez zela eta, Dunlop aitari gurpil hobeak eskatu zizkion semeak.

Aitak, gurpil neumatikoak egin zituen.

1 892. urtean, garraiorako guztiz garrantzizkoa zen aurkikuntza patentatu zuten: bi alditako motorea.

Rudolf Diesel izan zen asmatzailea.

Bere nazioko industriaren etorkizunaz kezkatua zegoen.

Kanpotik petrolioa ekarri beharra zuten, eta ikatz hautsa erreko zuen motorearen ondoren ibili zen.

Lehen saiakuntzan, makina lehertu egin zen eta Diesel ozta ozta atera zen bizirik handik.

Lanean jarraitu zen hala ere, eta erregai solidozko motorerik lortu ez bazuen ere, olio astunez oso ondo zebiltzanak bai.

Diesel motorea, gasolinazkoa baino bikainagoa da: indartsuagoa, trinkoagoa, pieza gutxiagokoa eta gasolina baino erregai merkeago eta energia handiagokoa erabiltzen duena.

Baina potentzia eta pisuaren arteko erlazioa, hobea da gasolinazko motorean, eta horregatik erabiltzen da automobil eta batipat abioitan.

Hala ere zama astunen garraioa, Diesel motorez egiten da errepidetan.

Gasolina eta Diesel motoreek, lurrin makinak baztertu egin dituzte itsasuntzietatik.

Gaur egun itsasuntzirik gehienek Diesel motorea daramate.

Gero gasolina eta Diesel motoreak hobetu egin dira, gaur eguneko automobil sinple, azkar eta onak lortu arte.

Lenoir-en makina arlotea, makina guztiz espezializatu bilakatu zaigu.

Zortzi zilindrotako motorea guztiz azkar dabilenean, 20 000 eztanda izaten ditu minutuko.

Garraio horizontala aurreratuz zihoan neurrian, garraio bertikalak ere bide berdina hartu zuen.

Gaur egun erabiltzen ditugun aszensoreak, 1 853.ean Otisek New York-eko Munduko Ferian aurkeztutako igogailu-aren ondorio besterik ez dira.

Sei urte geroago patentatu zuen lehen aszensorea.

1 871.ean, aszensore hidraulikoak egiten ziren eta 1 889.ez geroztik, gaurkoen antzeko aszensore elektrikoak erabili dira.

Ikaro-ren mitoa. Mitologiak dionez, Dedalo artesau guztiz trebea izan zen.

Haizkora, zerra, birabarkia, lastabina eta kola berak asmatu zituela dio mitologiak.

Kretako laberintoan, bere seme Ikaro-rekin bizi zen.

Airetik ihes egiteko, bi hega pare egin zituen.

Tresna berri hauetaz baliaturik, Ikaro hegan hasi zen, eta gehiegi igo zelako, eguzkiak hegetako argizaria urtuta itsasora erori zen.

Ipuin honek erakusten digunez, hegan egiteko gogoa gizona bezain zahar da.